XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deskribapena Onddozaleek genero hau ez dute asko ezagutzen, eta oso erreza da bereizteko, batez ere karpoforoen neurri txikiak izateagaitik beste zenbait ezaugarriren artean.

Bere izenak dioenez, espora-jalkin marroi koloreko marasmio txikiak ematen dute, bainan bere habitat egurtarra da; txapela eta hanka maiz, ezkata biratuez estalirik.

Iruditzen dugun espeziea arruntena da, txapela neurri txikikoa, ia .zko diametrokoa, ganbil eta erdiesferiko artean, marroi burdintsu kolorekoa eta harizpiko ezkata biratu txikiez guztiz estalirik, ileak bezala, txapelaren arrasto antzeko kolore bezelakoa, ertzerantz ugariagoak.

Hanka fino eta motza, .zkoa, zuzena edo gehienetan adarrei lotzeko belaundua, txapelaren kolore berberekoa edo ilunagoa, ezkata-formako ile biratuez estalirik, txapelaren antzekoak, goiko herenean ezik, non eta orrien ondoa haustua agertzen den.

Hankaren oinharriak mizelio-errizoide zuriak aurkezten ditu, adarrei lotzeko.

Orri lodi eta hala hola hestuak, horizontalak, muxarratu edo hortz batez dekurrenteak, kafesne kolorekoak, ertza zurixka dutela, gero esporen eraginak kanela eta burdintxu kolorekoak.

Mami fino, mintzaire, kolore orokor berberekoa, usain eta zapore berezirik gabe.

Espora-jalkin marroi-burdintsu kolorekoa.

Mikroskopioa 6 .zko diametroko basidio tetrasporikoak ditu.

Itxura aldakorreko esporak, arraultz-forma, azpi-globular, elipse-forma, limoi-forma edo arbendol-formakoak, orma leun eta mikroskopiotik hori-okre kolorekoak, zkoak.

Txapelaren kutikulako ileak txit lodiak, septatu eta marroi kolorekoak, bigizta dutela, zko diametrokoak.

Ekologia Espezie arrunta, bainan bere neurriagaitik ohargabea da.

Abuztu hasieratik eta azaroaren amaieran fruktifikazioiak ematen ditu, mota askotako zuhaitzen adar eta azalean, Quercus generokoetan bereziki, haritzak eta batez ere arte eta ametzetan, Q. rotundifolia eta Q. ilex.

Espezie kideak Ph. horizontalis onddoa txikiagoa da, hanka ez ezkataduna, haustuna baizik, eta txapela, lupaz baliatuz, leunki ezkatatsua.

Hostogalkorrezko azaletan fruktifikatzen du.

Ph. muricata onddoak itxura handiagoa du, txapelan 2 zm.zko diametro baino gehiago, bere azalak ez ditu ezkata biratuak aurkezten, lupaz baliatuz, garatxo txikiak baizik.

Oharrak Bere neurri eta urria izateagaitik ez du gastronomiko baliorik.

kutikularen ilea.